XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laster Bruselasera joango dira. Karmeldar ikastetxeko ikasle batzuk, Aldundiko leiaketan onenak Ramón Basaldua.

BERMEO. Orain dala egun gitxi Gernikan osoko bilkura berezi bat ospatu zan.

Bertan eta lau ordu igaro ondoren aldundi txiki barri bat aukeratu zan, ori dala eta urte guztian Bermeoko Sagrado Corazon ikastetxeko amaika neska izango dira aldundiko arduradunak.

Leiaketa gogorra izan da bai eta guztira ainbat ikastetxe izan dira parte artu dabenak.

Amaieran, Naiara Anasagasti Meñaka bermeotarra dogu Jose Alberto Praderaren gerizpea.

Kurtso barruan eta iru ilabeterik iru ilabetera, Karmeldar Ikastetxeko neska mutilek, urteera kulturalak betetzen dabez.

Aspaldidanik zazpigarren mailakoak Bizkaiko Aldundira joaten dira eta bertan ezagutzen dabe zelan funtzionatzen dauen erakunde onek.

Aurtengoan leiaketa berezi bat antolatuta egoan eta bertan parte hartzea erabaki eben: Holakoa da gure Aldundia zan bere izena.

Lanean hasi ondoren, idaztirik onenak aukeratuak izan ziren eta bertara bidaliak.

Azkenik eta hainbat ikastetxe artean, Karmeldar Ikastetxea aukeratu eben apirileko onena zalakoan.

Orregatik eukan beste batzuen artean leiatzeko eskubidea.

Aukeraketa onen sari moduan lortu eben, Bartzelonarako bidai bat.

Maiatzeko 18tik 21raino bertan egon ziren eta ainbat eta ainbat leku eder ikusi ebezan, bai Montjuic estadioa, Sagrada Familia eta abar.

Eurekin joan ziren bost nagusi.

Baina ez zan amaitzen or bere esperientzia.

Ekaineko lehengoko sapatuan eta beste bost ikastetxeekin finala jokatu egin behar eben.

Egun onetan ikastetxe bakoitzak bere aldundi modelo bat aurkezten eban eta berarekin batera egiteko daukazan proiektuak, sail edo departamendu bakoitzean.

Ardanza lehendakaria langile Amar minututan zear azaldu egin bear eben bere eritziak eta gero jarraian ogei minutu ideia eta eritzi ezberdinak eztabaidatzeko.

Barregarria izan zan Bermeoko neska batek esan ebanean, Ardanza lehendakari jaunak Metroan lan egin bear ebala berau arinago amaitzeko.

Epaimaia bertan egoan; alde batetik Jose Alberto Pradera diputatu nagusia, Antton Aurre, Kultura arloko arduraduna dan Tomas Uribeetxebarria, Juan Mari Atutxa, nekazaritza eta arrantzu saileko burua eta Roberto Otxandio idazkaria.

Ikastetxe guztiek parte artu ondoren erabakia zan garrantzitsuena.

Azkenean Sagrado Corazón ikastetxea irabazle eta beronekin batera urte onetako aldundi txiki bezala aukeratua.

Naiara Anasagasti diputatu nagusia eta bere lan eta laguntzaile taldea be guztia emakumez osoturik.

Ainhoa Astiazaran, Irune Gómez, Iratxe Gangoiti, Ziortza Ojeda, Maitane Ezkiaga, Agurtzane Maguregi, Igone García, Nagore Agirregomezkorta, Silvia Fernandez eta Ziortza Astui.

Datorren ekaineko 23tik 30ra Bruselasera joango dira eurak eta beste 29 ikasle.

Bertara, Europako Ekonomi Elkarteko urigunera eroango dabe Aldundian emondako mezu bat.

Beste alde batetik esan bear, ikastetxeak milloi erdiko laguntza artu dauela lan tresnetan Bitxikeri moduan esan bear baita sekulan ez dauala neska batek artu makila ori eta Aita Barandiaranek besterik ez daukala, Orregatik esan bear ohore andia dala benetan Naiara Anasagastik hartu dauena.

Irakasle artean be poztasun andia dago zeren eta bertan ikusten da eskolaurretik asita zortzigarren mailararte betetzen dan lana.

Ikasleek be gaitasun andiak erakutsi dabez eta ez da aztu bear ez, bere proiektu guztia euskeraz eta gainera bizkaieraz aurkeztu dabela.

Zorionik beroenak eta ondo pasa Bruselasen.